Gaxure Durango Ardo Saltsan Ferian!

Aurten ere Durango Ardo Saltsan ferian Gaxurek parte hartu zuen. Durango Ardo Saltsan, aurten bere 11. edizioa ospatzen duen, ardoa eta delicatessen feria bat da eta aurten,1200 lagun baino gehiago izan ditu aurtengo ekintzan. Horrexegaitik Durangoko bigarren azoka garrantzitsuena da, Liburu Azokaren Atzetik. Beraz, Cafes La Tostatora, Gaursa edo Durangoko Udalaren Turismo Bulegoaren mailako babesle garrantzitsuak dauzka.

Eta, jakina, Gaxurek stand bat izan zuen azokan. Bertan, Leartiker enpresako Naia Andonegi eta baita Gaxure-ren ekoizleak standera urreratu ziren publiko anitz eta zabalari, beraien produktuaren jatorria eta beste zenbait bitxikeri azaldu zizkieten, produktuaren konposizioa, propietateak, kontsumo-proposamenak eta errezetak argituz. Gaxure salgai zegoen egun haietan eta handik aurrera Saltsan Katerinen, Kurutziaga Kalea, 40. Durango (Bizkaia).