OSAGAIAK
Gaxure-kanela esnea
Esnea, 300 g
Esnegaina, 100 g
Gaxure-kanela, 100 g
Arroz-esnea
Ale biribileko arroza, 150 g
Gaxure-kanela krema, 500 g
Azukrea, 50 g
Muntatu eta zerbitzatzeko
Masustak, 16 ale
Mugurdiak, 16 ale
Andere-mahatsak, 16 ale
Intxaur-arraspatua, 8 ale
ERREZETA
Gaxure-kanela esnea egiteko:
Nahasi osagai guztiak zuku-makina batean. Hotzean gorde.
Gaxure-kanela arroz-esnea egiteko
Sukaldeko kazo batean, txigortu arroza gorritu arte. Gehitu azukrea, apur bat karamelizatzeko. Gehitu Gaxure-kanela eta prestatu arroza puntu-puntuan egon arte. Utzi hozten, eta gorde gerorako.
Muntatu eta zerbitzatu:
Ipini katilu batean koilarakada handi bat arroz-esne. Gainean, tartekatu basafruitu gorriak, eta estali intxaur-arraspatuekin.