Banana egosia, jogurt-aparra eta Gaxure-txokolatea

OSAGAIAK

Gaxure txokolate-saltsa
% 70 kakaodun txokolatea, 100g
Gaxure-kanela, 200 g
Esnegaina, 100g

Banana egosia:
Bananak, 2 ale
Gurina, 30 g
Azukre beltza, 50 g
Whiskia, 30 cc

Jogurt-aparra
Jogurt naturala, azukre gabekoa, 200g
Esnegaina, 85 g
Gelatina, 1 xafla
Azukrea, 20 g

Muntatu eta zerbitzatzeko:
Gatz-ezkatak
Berbena limoiusain kimuak

ERREZETA

Gaxure eta txokolate saltsarako:
Sukaldeko kazo batean, nahasi txokolatea eta esnegaina; 45°C-tan berotu, txokolatea urtzeko, eta Gaxure gehitu. Joan apurka-apurka nahasi eta disolbatzen, eta lortzen denean, irabiagailu elektrikoarekin prozesatu, bahetu eta geroko gorde.

Banana egosia egiteko:
Zuritu bananak eta erdibitu. Zartagin batean, gurina urtu eta banana gorritu apur bat, alde bietatik. Gehitu azukrea karamelu kolorea hartu arte, eta sutatik kendu. Gehitu whiskia, eta nahasi. Geroko gorde, giro-tenperaturan.

Jogurt aparra egiteko:
Hidratatu gelatina-xafla ur hotzeta eta disolbatu azukrea esnegainarekin eta jogurtarekin; berotu 35°C-tan gelatina eta iragazi ostean, sifoi batean sartu. Hoztu. Bi sifoi-karga behar dira.

Muntatu eta zerbitzatu:
Jarri plateraren hondoan txokolate-saltsa hotza. Haren gainean, banana karamelizatu epela, eta albo batean jogurt-aparra. Ondu gatz-ezkatekin eta berbena limoiusaindun kimuekin.