OSAGAIAK
Gaxure crispyak
Gaxure, 200 g
Cookieak
Gurina, 75 g
Azukre beltza, 100g
Gozogintzarako irina, 125 g
Arrautza, 25 g
Crispy Gaxure, 125 g
Legamia kimikoa, 5 g
ERREZETA
Gaxure crispyak egiteko:
Zabaldu Gaxure silikonazko mahai-tapiz baten gainean. Labean sartu 80°C-tan, eta bertan eduki 3 ordutan, edo esku hutsez krakatzeko moduan dagoen arte.
Cookieak egiteko:
Gurina pomada-puntuan daukagula, azukrearekin nahasi eta irabiatu, ore krematsua lortu arte. Arrautza gehitu, eta irabiatzen jarraitu. Irina eta legamia nahasi eta ore horren erdia gurin-oreari gehitu.
Gainerako irinarekin orea egin, eta gehitu Gaxure Crispyak zatituta. Egin bolatxoak eskuekin, eta zapaldu apur bat.
Gaileta edo cookieak ondo banatuta jarri laberako erretilu batean (loditu egiten dira labean). Labekatu gailetak 180°C-tan, 10 minutu. Saretaren gainean jarri hozten.