Gaxure-oliba tarta pikuekin

OSAGAIAK

Tartaleta oinarriarentzat:
Irina, 115 g
Azukre-hautsa, 45 g
Arrautza gorringoa, 35 g
Gurina, 45 g

Gaxure oliba-olio krema
Gaxure-oliba, 150 g
Oliba-olioa, 50 g
Esnea, 50 g

Piku-marmelada
Pikuak, 200 g
Azukre moskobatua, 50 g
Uxuala, 50 g

Muntatu eta zerbitzatzeko
Pikuak, 8 ale

ERREZETA

Tartaleta oinarriarentzat:
Zatitu gurina dado txikitan eta gehitu irinari. Nahasi eskuekin, hondar lodiaren testura lortu arte. Jarraian, gehitu azukre-hautsa eta arrautza gorringoa. Nahasi ore trinkoa lortu arte. Gehitu azukre-hautsa eta arrautza gorringoa. Nahasi, ore trinkoa lortu arte. Utzi ordu erdi inguru hozkailuan, jalki dadin. Berdindu orea espatula baten laguntzarekin, eta zabaldu aukeratutako moldean 3 mm inguruko lodieran. Hoztu, azalean zulotxo batzuk egin sardeskarekin, eta laberatu 140°C-tan 15 minutu, urre-kolorea hartu bitartean. Gorde gerorako, giro-tenperaturan.

Gaxure oliba-olio krema egiteko:
Irabiagailu elektriko baten laguntzaz, nahasi Gaxure oliba-olioa eta esnea, ore homogeneoa lortu arte. Gehitu oliba-olioa apurka-apurka, emultsio distiratsu eta koipetsua lortu arte.

Piku-marmelada egiteko
Zatitu pikuak lau zatitan, nahasi azukrearekin, eta jarri sukaldeko kazo batean, karamelizatu eta marmelada testura lortu arte. Gehitu uxuala, eta landu irabiagailu elektrikoaren, marmelada fina lortu arte.

Muntatu eta zerbitzatu:
Bete tartaletak Gaxure oliba-olio ore koipetsuarekin. Zatitu pikuak sei zatitan, eta orearen gainean ipini. Tartekatu piku-marmelada puntuekin.