OSAGAIAK
Gaxure betegarria:
Gaxure, 150 g
Esnegaina, 50 g
Muffinsak:
Gaxurez betetako 6 pertz
Irina, 160 g
Legamia kimikoa, 5 g
Gurin urtua, 125 g
Arrautza, 1
Azukrea, 170 g
Gatza, 2 g
Muntatu eta zerbitzatzeko
Gaxure, 50 g
Esnea, 50 g
Arto-hostoxkak, 30 g
Olo zehatua, 30 g
Arroz arrotua, 30 g
ERREZETA
Gaxure betegarriarentzat:
Sukaldeko kazo batean Gaxure eta esnegaina berotu, nahasi eta geroko gorde, hotzean. Behin hoztuta dagoenean, dado handietan moztu eta berriz ere hozkailuan sartu.
Muffinsak egiteko:
Nahasi arrautza, azukrea eta gatza eta gehitu ore horri irin bahetua, legamia eta gurina. Nahasi ondo. Isuri paperezko edo flexipanezko moldeetan. Sartu ore horretan Gaxure dadoetako bat eta estali orearekin. Sartu labean, 180°C-tan, 15 minutu.
Muntatu eta zerbitzatu
Nahasi esnea eta Gaxure eta estali Muffinsen gainaldea nahasketa horrekin. Banatu gainean zerealen nahastea eta epelak zerbitzatu, barrualdea krematsua izan dezaten.