Masailak Gaxure eta kuia saltsan

OSAGAIAK

Masailak:
Masailak, 500 g
Tipulak, 500 g
Azenarioak, 50 g
Apioa, 50 g
Ereinotza, 1 hosto
Gatza

Gaxure-saltsa
Masail-saltsa, 350 g
Gaxure, 150 g
Gatza

Kuia-purea:
Gurina, 100 g
Kuia, 300 g
Ura, 50 ml
Muntatu eta zerbitzatzeko
Mingarratz edo espinaka hostoak, 16

RECETA

Masailak egiteko:
Eltze batean, gorritu masailak. Behin gorrituta, atera sutatik eta eltze berera gehitu barazki guztiak, dado txikitan zatituta. Eltzean bertan frijitu, gorritu arte. Gehitu masailak, ereinotz-hostoa, eta ur hotzarekin estali. 3 ordutan eduki sutan, edo masailak samurtu bitartean. Atera masailak eltzetik, hozten utzi, eta nahi den tamainan zatitu eta geroko. Sutan mantendu barazkiak dituen eltzea, likidoa erdiratu arte. Prozesatu, galbahe fin batetik pasatu eta saltsarako gorde.

Gaxure-saltsa egiteko:
Nahasi osagai guztiak eltze batean, Gaxure guztiz urtu arte. Egosi, eta geroko gorde.

Kuia-purea egiteko:
Bota zartagin batera gurina, gorritu arte. Gehitu kuia-dadoak eta gorritu horiek ere lau aldeetan. Gehitu ura, eta utzi kuia guztiz egosi arte. Prozesatu pure fin-fina lortu arte.

Muntatu eta zerbitzatu
Zartagin batean oliba-olio apur bat jarri eta gorritu lehenago egositako eta zatitutako masailak. Gehitu Gaxure-saltsa masailak estali arte.
Plater sakonean zerbitzatu, eta aldamenean jarritako kuia-purearekin lagundu. Mingarratz edo espinaka hostoekin apaindu.