GAXURE, produktu gastronomiko berritzailea
Leartiker Teknologi Zentruak sortutakoa
4 urteko ikerketa eta zenbait erakunde eta enpresen lankidetzari esker jaio da GAXURE, gatzur-krema. Leartiker zentro teknologikoak, Lea-Artibaiko Landa Garapen Elkartea, MIBA kooperatiba eta Barroeta (Markina-Xemein) eta Txori Errota (Abadiño) gaztandegiekin elkarlanean, gatzura oinarri hartuta sortu duen produktua da, GAXURE.
Gaztandegietan gazta egiterakoan nutrienteetan oso aberatsa den hainbat litro gatzur sortzen dira, eta kontraesana badirudi ere, nutrienteetan aberatsa izateagatik ingurugiroan inpaktua sortzen du azpiproduktu honek. Hori dela eta, gaztandegiak derrigortuta daude gatzur hori tratatzera. Beste lurralde batzuetan bildu, transformatu, osagaiak banatu eta industria ezberdinetako produktuetan erabiltzen dute, adibidez, industria farmazeutikoan. Baina gure lurraldearen orografia, gaztandegi artisauen kokapena eta logistika arazoak direla medio, gatzur hau animalien elikadurarako erabiltzen da.
Gaxure sortzeko prozesu honetan, ikerketa lan-taldea goi mailako sukaldariekin elkarlanean aritu da produktu erakargarri bat sortzeko asmoz. Produktuarekin batera errezeta-sorta bat ere sortu da, produktu berritzailea denez, erabilera posibleak ezagutzera emateko.
Problematika honekin kontzientziatuta eta gaztandegiek gazta egiterakoan sortzen den gatzurari irtenbide bat emateko, orain dela 5 urte martxan jarri zen proiektu baten emaitza da GAXURE. Gatzuren %100 erabiltzen da eta gaztandegiek inbertsio handirik egin gabe produzitu dezakete Gaxure, beraien negozioa dibertsifikatuz eta gatzurari beste irtenbide bat emanaz. Produktu artisau bat da eta “gourmet” bezala sailkatuta dago.
GAXURE, patentatuta dagoen marka bat da eta gaztandegi artisau guztiei eman nahi zaie Gaxure egiteko aukera.